Mundua -

Gertaera

Gutxitasun psikikoa duen emakumezko bat bortxatu eta hil dute Indian

Bizirik zegoela su eman zioten 42 urteko Alorani Deb emakumeari, India hegoaldeko Harina herrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezkok gutxitasun psikikoa zuen emakumezko bat bortxatu eta hil egin dute Indiako Tripura estatuan, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

Gertaera ostegun gauean jazo zen Harina herrian, eta 42 urteko Alorani Deb emakumezkoari su eman zioten bizirik zegoela, Poliziaren ordezkari batek IANS albiste agentziari adierazi dionez.

Eskualdeko alderdi politiko nagusiek, tartean estatuan gobernatzen duen Alderdi Komunistak, errudunei zigor eredugarria ezartzea eskatu dute.

Azken aldian Indian gertatuko bortxaketek eta hilketek oihartzun zabala izan dute nazioartean, eta India barruan eztabaida sakona piztu da, Poliziak horren aurka ezer egiten ez duela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea