Mundua -

Isuna

Inteli jarritako 1.060 milioiko zigorra berretsi du Europako Justiziak

Europako Batzordeak zigorra ezarri zion enpresa estatubatuarrari, lehiakideak merkatutik kanporatzen saiatzeko bere posizio menderatzaileaz abusatzea egotzita.

Intel enpresaren egoitza korporatiboa Kalifornian. Argazkia: EFE
Intel enpresaren egoitza korporatiboa Kalifornian. Argazkia: EFE
Intel enpresaren egoitza korporatiboa Kalifornian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Intel enpresa estatubatuarrari ezarritako 1.060 milioi euroko isuna berretsi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Inoizko isunik handiena ezarri zion Europako Batzordeak, hain zuzen ere, mikroprozesadoreen merkatutik lehiakideak kanporatzeko bere posizio menderatzaileaz abusatzea egotzita.

Intelek Europako Batzordearen erabakiaren aurka jarritako helegitea atzera bota du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak.

Bruselak legez kanpoko neurriak hartzea egotzita zigortu zuen Intel enpresa; izan ere, deskontu handiak egin zituela eta Acer, Dell, HP, Lenovo edo NEC ordenadore enpresei AMD etxeko mikroprozesadoreak erabil ez zitzaten ordaindu egin ziela frogatu zuen. Halaber, Media Markt banatzaileari dirua eman zion bere dendatan Intel etxeko mikroprozesadoreak zituzten ordenagailuak bakarrik sal zitzaten.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzitako epaian irakur daitekeenez, "Europako Batzordeak juridikoki frogatu du deskontu esklusiboak eta murrizketa nabarmenak izan zirela". Epaiaren arabera, deskontuek zein Media Market enpresari egindako ordainketek "lehiakortasuna murriztu" dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea