Mundua -
Gertaera
20 pertsona hil dira eta 10 zauritu Venezuelan, istripua izanda
Auto-istripua Venezuela erdialdeko autobide batean izan da, autobus batek zuhaitz baten kontra jo duenean.
Erredakzioa
Gutxienez 20 pertsona hil dira eta beste 10 zauritu auto-istripua izanda, Venezuela erdialdeko autobide batean, autobus batek zuhaitz baten kontra jo duenean, Miranda estatuko Babes Zibilak astelehen honetan jakitera eman duenez.
"Orain arte, zoritxarrez, 20 pertsona hil dira eta 10 zauritu; pertsona horien identifikazio-zerrendaren zain gaude", azaldu du Victor Lira Babes Zibileko zuzendariak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea