Mundua -

Leherketa

Gutxienez 7 hildako eta 40 zauritu Nigeriako izandako leherketa batean

Nigeria iparraldeko hiri bateko areto batean izan da leherketa, eta Brasil-Mexiko partida ikusten ari ziren zaleak harrapatu ditu.

Gutxienez 14 lagun hil eta 20 zauritu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 7 pertsona hil dira eta 40 zauritu Nigerian, Damaturuko iparraldeko hiri batean izandako leherketan. Brasil-Mexiko futbol partida ikusten ari ziren zaleak bete-betean harrapatu ditu leherketak.

Hildako pertsonen kopurua areagotu egin daiteke, zale asko egoera larrian daude eta. “Egoera larria da. Biktima asko egoera larrian daude. Hildako pertsonen kopurua areagotu egin daiteke”, erizain batek adierazi duenez.

Yobe Estatuko Polizia komisarioak, Marcus Danladik, gertaera konfirmatu zuen, baina ez zuen azalpen gehiago eman.

Hainbat lekukok jakitera eman dutenez, lehergailu batek eztanda egin du Jamilu Cross zinemaren ondoan, arratsaldeko zortziak inguruan.

“Zarata izugarria entzun genuen eta jendea ohiuka hasi zen laguntza eske. Nik hesiaren gainetik salto egin, eta babesa aurkitu nuen. Jainkoak bakarrik daki zenbatek galdu duten bizia”, adierazi du lekuko batek.

Munduko Futbol Txapelketa zela eta, agintariek partidak ikusteko leku publikoak ekiditea gomendatu zuten, atentatuak egoteko arriskua baitzegoen.

Hilabete honen hasieran, gutxienez 40 pertsona hil ziren lehergailu batek Adawako taberna batean eztanda eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea