Mundua -

Europar Batasuna

Durao Barrosoren ordezkoa hautatzeko goi-bilera abiatu du EBk

Negoziazioek bidea garbitu diote Jean-Claude Juncker Europako PPko hautagaiari.

Jean-Claude Juncker Europako PPren hautagaia. EFE
Jean-Claude Juncker Europako PPren hautagaia. EFE
Junckerrek Europako Batzordeko presidente izateko aukera guztiak ditu

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko 28 estatuburuak eta gobernuburuak sei hilabetean behin egin ohi duten goi-bilera egiten ari dira gaur eta bihar Ypres hirian (Belgika). Gainera, Lehen Mundu Gerraren hasieraren mendeurrena oroitu dute bertan.

Goi-bileran, Europako Batzordeko Presidentetza Jean-Claude Juncker kontserbadorearen esku utzi edo ez eztabaidatzen ari dira, eta beste hainbat gai ere hartuko dituzte hizpide, hala nola Ukrainako egoera eta klima aldaketa. Halaber, Greziaren txandakako Presidentetza bukatu egingo da.

Hogeita zortziek afari informala egingo dute gaur, eta hurrengo bost urteetarako agenda estrategikoaren ildo nagusiak eztabaidatuko dituzte, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak azaldu duenez.

Besteak beste, 2019. urtera arte Jose Manuel Durao Barrosoren ordez Europako Batzordea nork zuzenduko duen aztertuko dute. Mahai gainean Jean-Claude Juncker Europako PPko hautagaiaren izena dago, familia politiko horrek irabazi baitzituen maiatzeko hauteskundeak. Sozialistak ere horren izendapenaren alde daude, baina hainbat estatuk, tartean Erresuma Batuak, aurka egin dute.

Van Rompuyk abiatutako negoziazioen ondorioz, baina, aurka zeuden herrialde gehienen jarrera baretu egin dela dirudi, eta, beraz, litekeena da Juncker izendatzea Batzordeko presidente.

Gaurko afarian, Frantziak eta Italiak zorroztasun politikak leuntzea eskatuko dute berriz, hazkundea sustatzeko asmoz, eta hori jarriko dute Junckerren hautagaitza babesteko baldintza gisa. Izan ere, politika ekonomiko zorrotzenen aurpegietako bat dela uste dute.

Hori horrela, David Cameron britainiarra da Junckerren izendapena oztopatu nahi duen goi-agintari bakarra.

Bestalde, baliteke goi-bilera honetan beste hainbat izendapen eztabaidatzea, tartean Eurotaldeko presidente iraunkorrarena. Kargu hori berria izango da, eta hautagaien artean Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroa dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna 2023 Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024