Mundua -

Immigrazioa

30 bat immigrante hil dira barku batean itota, Italiatik gertu

Legez kanpoko 600 bat immigrante zeramatzan itsasontzi batean zihoazen, Afrika iparraldetik Italia aldera, eta asfixiaz hil dira.

Legez kanpoko immigranteen erreskatea. Argazkia: EiTB
Legez kanpoko immigranteen erreskatea.
Sizilian 30 etorkin hil direla baieztatu du Italiako marinak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 bat immigrante hil ziren atzo asfixiatuta Italiatik gertu atzemandako itsasontzi batean, Siziliako itsasartean. Ontzian 600 bat immigrante zihoazen, Afrika iparraldetik Italia aldera, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.

Dirudienez, hildakoak, 27 eta 30 urte artekoak, itsasontziaren alderdi estu batean zihoazen, eta arnasa hartu ezinda geratu eta itota hil ziren.

Italiako Armadak Pozzallo portura eraman du ontzia. Ostiraletik, zazpi itsasontzi eta 1.654 legez kanpoko immigrante atzeman dituzte Italiako kosta inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea