Mundua -
120 km/h-ko haize-boladak
'Arthur' urakan bihurtu eta Ipar Carolinarantz abiatu da
Iragarpenak betez gero, urakanaren nukleoa gaur gauean iritsiko da AEBko kostaldera.
Erredakzioa
'Arthur' ekaitz tropikala urakan bihurtu da dagoeneko. Aurreikuspenen arabera, gaur, osteguna, gauean iritsiko da Ipar Carolinako kostaldera, 120 km/h-ko haize-boladak dituela, Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak (UZN) plazaratu duenez.
Urakanaren nukleoa Fear lurmuturretik (Ipar Carolina) 305 bat kilometrora dago, 31,3 gradu iparreko latitudean eta 79,1 gradu mendebaldeko longitudean.
Iragarpenak betez gero, urakanaren nukleoa gaur gauean iritsiko da kostaldera, UZNk (Miami) iragarri duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea