Mundua -

Ustezko espioitza

Zelatari bikoitzaren inguruko azalpenak eskatu dizkie Berlinek AEBei

Ustezko espioi bikoitzak Washingtoni Bundestagaren (behe-ganbera) informazioa igorri zion. Alemaniako Gobernuaren hitzetan, akusazio "oso serioak" dira.

AEBetako enbaxada Berlinen (Alemania). Argazkia: EFE
AEBetako enbaxada Berlinen (Alemania). Argazkia: EFE
AEBetako enbaxada Berlinen (Alemania). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustezko zelatari bikoitzak Washingtoni Bundestagaren (behe-ganbera) informazioa igorri zion. Alemaniako Gobernuaren hitzetan, akusazio "oso serioak" dira. Horregatik, "azalpen azkar eta zehatz" bat eskatu dio Berlinek Washingtoni.

Thomas de Maiziere Barne ministroak ARD telebista publikoan adierazi duenez, AEBek euren bertsioa eman behar dute. 31 urteko langile bat atxilotu zuten Alemaniako zerbitzu sekretuek, AEBen espioitza ikertzen ari den batzorde parlamentarioaren informazioa Washingtoni bidaltzea egotzita.

Angela Merkel kantzelariak Txinan azaldu duenez, Alemaniako agentea AEBetako zerbitzu sekretuekin lanean ari zela baieztatzen baldin bada, "oso prozesu serioa izango litzateke".

Merkelen esanetan, AEBetako zelatari bikoitz bat "bazkideen arteko lankidetzaren" aurkakoa da.

Zentzu horretan, Joachim Gauck Alemaniako presidenteak asteburuan ohartarazi zuenez, akusazioak baieztatzen baldin badituzte AEBek aldebiko lagunarteko harremanak arriskuan jarriko lituzkete.

AEB

Bestalde, salaketak "era egokian argitzeko" Alemaniarekin lan egingo duela agindu du AEBetako Gobernuak, baina ez ditu informazioak baieztatu.

Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurrekoan esan duenez, Budestagaren informazioa "ustez" AEBetako zerbitzu sekretuen esku jartzeagatik "Alemaniako herritar bat iragan asteburuan atxilotu" zutela badakite.

Hala ere, auziaz hitz egiteko baimenik ez duela erantsi du Earnestek, "Alemaniako segurtasun indarren ikerketa bat delako" eta "AEBekin zerikusia duen ustezko inteligentzia auzia delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Alemania albisteak