Mundua -

NBE

Talde terroristek material nuklearra lapurtu dutela salatu du Irakek

Irakek Nazio Batuen aurrean salatu duenez, gizon armatuek uraniozko 40 bat kilo konposatu ostu dituzte Mosuleko unibertsitatean, herrialdeko iparraldean.

Irak. Artxiboko irudia: EFE
Irak. Artxiboko irudia: EFE
Irak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mosuleko Unibertsitatean ikerketa zientifikorako erabiltzen den material nuklearra talde terroristen eskuetan dagoela salatu du Irakeko Gobernuak Nazio Batuen Erakundearen aurrean.

Mohamed al Hakim Irakeko enbaxadoreak Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiari mezu bat bidali zion uztailaren 8an, Irakeko albiste-agentziak jakitera eman duenez. Gizon armatuek uraniozko 40 bat kilo konposatu ostu dituztela jakinarazi zion Al Hakimek Bani.

Talde terroristek material nuklearra beste toki batzuetan dute orain, "Estatuaren kontroletik at dago, alegia, eta suntsipen handiko armak egiteko erabili dezakete", azaldu dio Al Hakimek NBEri.

Kantitate "txikia"

Lapurtutako kantitatea "txikia" dela esan dio Al Hakimek Bani gutun batean, baina taldeek beharrezko trebakuntza teknikoa badute, "operazio terroristak aurrera eramateko nahastu dezakete".

Gainera, materiala ezkutuan Iraketik ateratzen ari direla ohartarazi du al Hakimek. Horregatik, "Iraken eta atzerrian terroristek materiala ez erabiltzeko" laguntza eskatzea eta gertatutakoaren berri ematea erabaki zuen Irakeko Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea