Mundua -

Iranen

80 zigorrada jaso dituzte, Ramadan garaian jendaurrean jateagatik

Zigor Kode Islamikoaren legearen 648. artikuluak bi egun eta bi hilabete arteko kartzela zigorra eta 74 zigorrada aurreikusten ditu araua hausten dutenentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango bi herritarrek 80 zigorrada jaso dituzte Ramadan garaiko baraua jendaurrean hausteagatik Xiraz hirian, Iran hego-ekialdean, Keihan egunkari irandarraren arabera.

"Bi pertsona 80 zigorrada jasotzera zigortu dituzte eta epaia bete egin da", esan dio egunkariari Ahmad Ali Gudarzi Fars probintziako Poliziako buruak.

Poliziaren webgunean jarritako ohar ofizialean, Gudarzik azalpen gehiago eman ditu: "Ramadanen jendaurrean jatea 'haram' da (debekatuta dago, xaria edo lege islamikoaren arabera), delitu argia da".

Lege islamikoaren arabera, Ramadanen ezin da jendaurrean jan, herritar askok baraua errespetatu ez eta ingurune pribatuetan jaten duten arren.

Kartzela zigorra

Zigor Kode Islamikoaren legearen 648. artikuluak bi egun eta bi hilabete arteko kartzela zigorra eta 74 zigorrada arte aurreikusten ditu legea hausten dutenentzat.

Ramadan garaian, musulmanek ezin dute jatekorik edo edatekorik hartu eguzkia atera eta sartu bitartean. Halaber, ezin dute sexurik eduki, ezta erre ere, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea