Mundua -
Eliza anglikanoa
Ingalaterrako Elizak onartu egin du emakumeak gotzain izatea
Bozketa egin dute hiru ganberek. Baliteke 2015ean bertan ekitea izendapenei.
Erredakzioa
Ingalaterrako Elizaren sinodoak onartu egin du astelehen honetan, bozketa bidez, emakumeak gotzain izatea. Urteak eman dituzte gaiaren inguruko barne eztabaidan. Baliteke 2015ean bertan ekitea izendapenei.
York hirian egin dute bozketa, eta proposamenak Eliza anglikanoaren hiru ganberen baiezkoa lortu du (laikoena, klerikoena eta gotzainena).
Gotzainen ganberan aldeko 37 boto jaso ditu ekimenak, kontrako 2 eta abstentzio bat. Klerikoen artean, 162 lagunek bozkatu dute alde, 25ek kontra eta 4 abstentzio izan dira. Azkenik, laikoen botoa izan da giltzarri: aldeko 152 boto, kontrako 45 eta 5 abstentzio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea