Mundua -

Mexiko

Aterpe batean gehiegikeriak jasaten zituzten 500 haur askatu dituzte

Duela 40 urtetik martxan zegoen etxe horretan jaioberriak, gazteak eta helduak zeuden. Zoruan egiten zuten lo, arratoi artean, eta kalean dirua eskatu eta sexu-harremanak izatera behartzen zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Armadak eta Poliziak Michoacaneko aterpetxe batean oso egoera txarrean bizi ziren eta sexu-gehiegikeriak jasaten zituzten 500 haur erreskatatu dituzte, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Duela 40 urtetik martxan zegoen etxe horretan jaioberriak, gazteak eta helduak zeuden. Zoruan egiten zuten lo, arratoi artean, eta kalean dirua eskatzera eta sexu-harremanak izatera behartzen zituzten.

Aterpearen egoera zein zen ikusi zutenean egin zuten lehenengo gauza fumigatzea izan zen, arratoiak eta zimitzak desagerrarazteko.

La Gran Familia deritzon aterpe horretan zeudenen edo egon zirenen arabera, gehiegikeria fisikoak eta psikologikoak egiten zizkieten Rosa del Carmen Verduzco etxearen jabeak eta beste langile batzuek.

Besteak beste, "etxean eta kalean dirua eskatzera, egoera txarrean zegoen janaria jatera, zoruan lo egitera eta sexu-gehiegikeriak jasatera behartzen zituzten".

Aterpean bertan jaiotzen ziren haurrak Verduzcoren seme-alaba gisa erregistratzen zituzten, eta gurasoei ez zieten horien ardura hartzen uzten, adin nagusi bihurtutakoan alde egiten utziko ziela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea