Mundua -
Zazpi urteko kartzela zigorra
Silvio Berlusconi 'Ruby' kasuagatik, absolbituta
Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Berlusconiri, 2013ko ekainean, boterea gehiegikeriaz erabiltzea eta adin txikikoen prostituzioa bultzatzea egotzita.
Erredakzioa
Milango Apelazio Auzitegiak 'Ruby' kasuagatik absolbitu egin du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Berlusconiri, 2013ko ekainean, botere gehiegikeria eta adin txikikoen prostituzioa bultzatzea egotzita. Kartzela zigorraz gain, kargu publikoan aritzeko bizi osorako debekua ezarri zioten.
Ebazpen horri helegitea aurkeztu zion lehen ministro ohiak.
Karima El Marough Ruby gazte marokoarrarekin, honek 18 urte bete gabe zituela, ordainpeko sexu-harremanak izateagatik, adin txikikoen prostituzioa bultzatzea eta boterea gehiegikeriaz erabiltzea egotzi zioten Berlusconiri.