Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 47 pertsona hil dira hegazkin-istripuz Taiwanen

Dirudienez, hegazkinak larrialdiko lur hartzea egin du Asiako irla horretan. Oraindik ez dute argitu hildakoak nongoak diren.

Hegazkin-istripua Taiwanen
Hegazkin-istripua Taiwanen
40 hildako baino gehiago Taiwanen izandako hegazkin-istripu batean

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 47 pertsona hil eta hamaika zauritu dira bidaiari hegazkin batek izan duen istripuan, Taiwanen, bertako Gobernuak jakitera eman duenez. Dirudienez, hegazkinak larrialdiko lur hartzea egin du Penghu irlan.

TransAsia Airways konpainia taiawandarreko ATR 72 hegazkinean 54 bidaiari (lau haur tartean) eta eskifaiako lau kide zihoazen, baina oraindik ez dute argitu nongoak diren.

Gaur arratsaldean izan da ezbeharra. Oraindik ez dakite zergatik, baina hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu da Magong aireportuan, Penghu irlan (Taiwan mendebaldea).

Hegazkina Taiwaneko aireportu batetik atera da ordubeteko atzerapenarekin, Matmo tifoiaren ondorioz, eta ordu erdi geroago irlan lur hartzea zen aurreikusitakoa. Tokiko agintarien arabera, lur hartzeko bigarren saiakeran erori da hegazkina.

Hasiera batean, Yong Peng Penghuko Suhiltzaileen buruak 51 hildako zeudela jakinarazi du, baina Garraio ministroak, behin-behinean, 47 direla esan du.

Oraingoz, ez dute jakinarazi zergatik gertatu den istripua, baina orduko 100 kilometroko abiadura harrapatzen zuen haizeak eta eurite gogorrak jo du gaur irla. Gainera, bi hildako, dozenaka zauritu eta 5.000 pertsona etxetik atera dituzte tifoiaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Hegazkin istripuak Gaurko azken ordukoa Asia azken ordukoa Taiwango gobernuari buruzko azken albisteak