Mundua -

Hegazkin istripua Malin

Swiftair konpainiako hegazkinaren kutxa beltzak Frantziara heldu dira

Ikerketa eta Azterketa Bulegoko (BEA) bozeramaile batek azaldu duenez, kutxa beltzak Le Bourgeteko zentro teknikoan daude, Pariseko kanpoaldean.

Imagen de archivo: EiTB
Imagen de archivo: EiTB
Swiftairreko hegazkinaren bi kutxa beltzak laster Parisen izango dira

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Swiftair Espainiako konpainiaren hegazkineko bi kutxa beltzak Parisera heldu dira gaur. Hegazkinak istripua izan zuen ostegunean, Malin, Air Algerie enpresarentzako hegaldia egiten ari zenean. Kutxak hegazkinen istripuak ikertzen dituen Frantziako erakundearen eskuetan geratu dira azterketarako.

Ikerketa eta Azterketa Bulegoko (BEA) bozeramaile batek azaldu duenez, kutxa beltzak Le Bourgeteko zentro teknikoan daude, Pariseko kanpoaldean.

"Ikertzaileak kutxa beltzak zabaltzeko eta edukia aztertzeko lanean ari dira", adierazi du bozeramaileak, baina ez du beharko duten denbora zehaztu.

Irekitzen ez dituzten bitartean, edukia berreskuratzeko zailtasunaren berri izaterik ez dago: "orduak, egunak edo asteak eraman ditzake", erantsi du.

Ikerketa

MD-83 hegazkinak izandako istripuaren ikerketa Maliko agintarien ardura da; izan ere, ezbeharra herrialde horretan gertatu zen, baina laguntza eskatu dio Bamakok Frantziari, eta bereziki BEAri.

Horregatik, kutxa beltzek Gaon eta Bamakon geldialdia egin dute, baina azkenean Frantziara heldu dira.

Bestalde, 200 bat soldaduk, gehienbat frantziarrak, istripuaren zonalde txikia babesten ari dira, hau da bederatzi bat hektarea Maliko ekialdean.

Hegazkinak ibilbidea desbideratzea eta gero atzera egitea eskatu zuen

Laurent Fabiur Kanpo arazoetako Frantziako ministroak azaldu duenez, “azkarregi” da hegazkinaren istripua eragin zuena esateko, baina eguraldi txarra dela eta, hegazkinak ibilbidea desbideratzea eta gero atzera egitea eskatu zuela adierazi du.

Kutxa beltzen analisiak “hainbat aste” eramango ditu

Swiftairreko hegazkinaren kutxa beltzen analisiak “hainbat aste” eramango ditu, Frantziako Gobernuaren estimazioen arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak