Mundua -

Ezbeharra

250 bidaiari zeramatzan itsasontzi bat hondoratu da Bangladeshen

Oraingoz, bi pertsona hil dira eta 44 onik erreskatatu dituzte. Ontzia Padma ibaian hondoratu da.

Bi hildako eta 200 desagertu Bangladeshen, itsasontzi bat hondoratuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrehun eta berrogeita hamar pertsona zeramatzan bidaiari-itsasontzi bat hondoratu da gaur Bangladeshen, Padma ibaian, iturri ofizial bat aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Oraingoz, bi pertsona hil dira eta 44 onik erreskatatu dituzte.

Pinak-6 ontzia 11:30ean (07:30, Euskal Herrian) hondoratu da, Mawa eta Kawrakandi herrien arteko bidea egiten ari zenean, ur-lasterren ondorioz, Tofazzal Hossain Poliziako bozeramaileak bdnews24 webgunean azaldu duenez.

Oraingoz ez dago argi biktimarik dagoen, eta agintariek erreskate taldeak bidali dituzte ezbeharra izan den lekura.

Hondoratzeak oso ohikoak dira Bangladeshen, gehienbat ontziak gainez edota egoera txarrean daudelako.

Iaz, 100 pertsona inguru hil ziren hondoratze batean, eta 2012. urtean, 142.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea