Mundua -

Eskozia

Eskoziaren independentzia, eztabaidagai gaur telebistan

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainaren buruak lehen eztabaida egingo dute gaur telebistan.

Irailaren 18an egingo dute Eskoziaren independentziari buruzko kontsulta. EiTB
Irailaren 18an egingo dute Eskoziaren independentziari buruzko kontsulta. EiTB
Salmond eta Darling, aurrez aurre independentziaren eztabaidan

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling independentziaren aurkako kanpaina ofizialaren buruak lehen eztabaida egingo dute gaur STV telebista katean, Eskoziaren independentziari buruzko kontsulta egin baino hilabete eta erdi lehenago.

Eskoziarrek irailaren 18an bozkatuko dute kontsultan. Hain zuzen ere, "Eskoziak herrialde independentea izan behar luke?" galdetuko diete. Baiezkoaren aldekoa Salmonden Eskoziako Alderdi Nazionalista da, eta aurkakoak kontserbadoreak eta laboristak dira.

Gaurko eztabaida lehenengoa izango da telebistan, eta oraingoz bakarra ere bai. Beste bat egiteko negoziatzen ari dira, baina ez dute akordiorik lortu, Salmondek errefusatu egin baitu abuztuaren 12an edo 21ean egitea.

Inkesten arabera, ezetzak irabaziko luke gaur egun kontsulta, herritarren % 57 aukera horren aldekoak baitira. Independentistak 14 puntu beherago daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia albisteak Bigarrena Eskoziako erreferenduma