Mundua -

Kolonbiako bake prozesua

Kolonbiako biktimak eta negoziatzaileak lehen aldiz bildu dira Habanan

Kolonbiako bake prozesuan dauden negoziatzaileek banan-banan entzungo dituzte biltzarrean parte hartuko duten biktimen testigantzak, eta bildu ostean biktimek agerraldi publikoa egingo dute.

Kolonbiako biktimak Habanara heldu dira. Argazkia: eitb
Kolonbiako biktimak Habanara heldu dira.
Kolonbiako biktimak Habanara heldu dira. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FARC eta Kolonbiako Estatuaren biktimek lehen aldiz hartu dute parte Habanan (Kuba) izaten ari den bake prozesuan. Biktimek larunbat honetan hartu dute parte biltzarrean, iturrien arabera.

Biktima kolonbiarren eta Gobernuaren eta FARCen ordezkarien lehen aurrez aurrekoa goizeko 9:00ak inguruan hasi da "giro oso errespetagarri baten baitan", azaldu dute iturriek.

Habanako elkarrizketetan parte hartzen ari diren biktimen lehen ordezkaritza hamabi pertsonaz osatuta dago –zortzi emakume eta lau gizon-. Horietako bost FARCen biktimak dira, eta beste lau Estatuarenak. Azken hiruak paramilitarren biktimak dira.

Biktima bakoitzaren testigantzak

Biltzarra ez da publikoa izan, baina jakin izan denez Humberto de la Calle Kolonbiako Gobernuko negoziatzaileen ordezkariak hasi du, eta, bigarrenik, Luciano Marin Arango 'Ivan Marquez'ek hartu du hitza.

Jarraian, negoziatzaileek Habanara hurbildutako biktima bakoitzaren testigantza entzungo dute, eta bukatu ostean agerraldi publikoa egingo dute. Topaketetan NBEeko ordezkariak eta Kolonbiako Nazio Unibertsitateko ordezkariak hurbildu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea