Mundua -

Iraken

ACNUR agentziak laguntza eskainiko die 500.000 irakiarri

"Laguntzeko operazio handia izango da, aspaldian egin den handienetakoa", esan du NBEren Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuaren bozeramaile batek.

Irakiar errefuxiatuak ihesean. Argazkia: Efe
Irakiar errefuxiatuak ihesean.
Irakiar errefuxiatuak ihesean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuak (ACNUR) adierazi du hurrengo egunetan operazio bat abituko dutela milioi erdi errefuxiatu irakiarri laguntza helarazteko.

Asteazken honetan jarriko dute martxan operazioa, eta kanpin dendak eta lehen mailako beharrizanak asetzeko produktuak helaraziko dizkiete airetik lau egunez. Jordaniatik abiatuko dira, eta Irakeko Kurdistango Aqaba herria izango dute helmuga. Horrez gain, laguntza eramateko kamioiak bidaliko dituzte Turkia eta Jordaniatik, eta Dubaitik itsasontziak irtengo dira, azaldu du Adrian Edwards ACNUReko ordezkariak.

"Krisi oso larria eta zoritxarreko hondamendia da"

"Laguntzeko operazio handia izango da; aspaldian egin den handienetakoa", adierazi du Edwardsek Genevan. "Krisi oso larria eta zoritxarreko hondamendia da. Pertsona askorentzat eragin zuzena du honek", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea