Mundua -
Lehen ministroari
Belgikako errege-familiaren datuak zituen ordenagailu bat lapurtu dute
Elio Di Rupo Belgikako lehen ministroari ordenagailu eramangarria lapurtu diote, barruan errege-familiaren eta barne politikaren inguruko datu "garrantzitsuak" zituela.
Erredakzioa
Elio Di Rupo Belgikako lehen ministroari ordenagailu eramangarria lapurtu diote, barruan errege-familiaren eta barne politikaren inguruko datu "garrantzitsuak" zituela, SudPresse taldeko egunkariek jakitera eman dutenez.
Lehen ministroa gimnasioan eta txoferra liburu-denda batean zeudela egin zuten lapurreta.
Lapurrek ibilgailuko atea eta leihoak apurtu zituzten, eta maletategitik hartu zuten ordenagailua.
Lapurretaren berri izan ondoren, lehen ministroa eta haren txoferra polizia-etxera joan ziren, salaketa jartzera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea