Mundua -

Gertaera

172 pertsona zauritu dira San Frantziskon, lurrikara baten ondorioz

Richter eskalan 6ko indarra izan du eta Kalifornia iparraldean azken 25 urteetan jazotako lurrikararik handiena da.

Gutxienez 70 pertsona zauritu dira San Frantziskon. Argazkia: EFE
Gutxienez 70 pertsona zauritu dira San Frantziskon. Argazkia: EFE
Ipar Kaliforniako lurrikarak 172 zauritu eragin ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6ko indarra izan duen lurrikara batek Kalifornia iparraldea astindu du igande honetan, eta, ondorioz, gutxienez 172 pertsona zauritu dira, eta horietako hiru egoera kritikoan daude. Ehun bat etxe arriskutsutzat jo dituzte, eta milaka etxetan oraindik ez dago argindarrik, agintariek azaldu dutenez.

Napa izan da herririk kaltetuena eta bertako ospitaleko bozeramaileak jakinarazi duenez, 70 pertsona zauritu dira; horietako bi larri, Los Angeles Times agerkari digitalak dakarrenez. Zauritu gehienek zauri arinak izan dituzte: ebakiak, ubeldurak eta kolpeak.

"Oraingoz bi zauritu larri daudela badakigu. Dozenaka anbulantzia ari dira lanean, eta laster beste hamar hasiko dira lanean", Napako Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Bestalde, 50.000 lagun baino gehiago argi indarrik gabe gelditu dira.

Azken 25 urtetako lurrikararik handiena

Gaurkoa, azken 25 urteetan Kalifornian izan den lurrikararik handiena izan da. Okerrena 1989an izan zen. 6,9ko indarra izan zuen, eta 63 hildako eta 3.700 zauritu baino gehiago eragin zituen.

Goizaldeko lurrikarak 6 graduko indarra izan du, eta epizentroa Napa haranean izan du, San Frantzisko hiritik oso gertu.

Kaliforniako gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du

Jerry Brown Kaliforniako gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du Napa konderriaren hegoaldean, goizaldean lurraldea astindu duen lurrikara dela eta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea