Mundua -
Geologia
Bardarbunga sumendiagatik alerta maila gutxitu du Islandiak
Dena den, sumendiaren inguruko aire-eremuak itxita jarraitzen du, dardarak eta erupzio txikiak baitaude.
Erredakzioa
Islandiako agintariek gutxitu egin dute sumendiagatik alerta maila, alerta gorritik laranjara igaroz. Dena den, sumendiaren inguruko aire-eremuak itxita jarraitzen du, dardarak eta erupzio txikiak baitaude.
Islandiako Meteorologia agentziak ohar batean jakitera eman du, nahiz eta alerta maila gutxitu, "bere horretan jarraitzen" duela hegaldien murrizketak hiru miliako eremuan eta 5.000 oineko altueran.
Gainera, gauean zehar izan den erupzio txikiak (hori dela eta jarri dute abian alerta gorria), ez duela hegazkingintzan eragin nabarmenik izan azpimarratu du.
Azken bi asteetan gisa honetako mugimendu sismikoak gehitu egin dira herrialdean, eta, asteartean izandako 5,7ko lurrikara batek Bardarbunga sumendian eragin zuzena izan zuen.
Honek guztiak sumendia-erupzioa izateko kezka areagotu egin du Islandian. Gogora ekarri behar da 2010ean Eyjafjallajokull sumendiak sortu zuen hautsezko laino handi batek europako aire-eremua sei egunez ixtea ekarri zuela.