Mundua -

Hegazkin istripua

7 pertsona hil dira hegazkin istripuan, Aljerian

Ukraine Air Alliance konpainiakoa zen hegazkina, eta aireratu eta hiru minutura kontaktua galdu du kontrol dorrearekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7 pertsona hil dira gaur goizaldean Aljeria hegoaldean gertatutako hegazkin istripuan, Aljeriako agintariek jakinarazi dutenez.

"Hegazkina aireportutik 15 kilometrora aurkitu dute. Erreskate taldeetako kideek ez dute inor bizirik aurkitu istripuaren tokian", adierazi du Aljeriako Garraio Ministerioak.

Ukraine Air Alliance konpainiakoa zen hegazkina, eta "aireratu eta hiru minutura kontaktua galdu du Tamanrasset aireportuko kontrol dorrearekin" Aljeriako Garraio Ministerioak jakinarazi duenez. Petrolio industriako materiala zeraman hegazkinak, eta Glasgow (Eskozia) eta Malabo (Ekuatorea Ginea) arteko bidea egiten ari zen. Bidean, ordea, hainbat geldialdi tekniko egin behar zituen, horietako bi Aljerian.

"Kontaktua galdu eta minutu batera, larrialdi mezua igorri du Aljeriako kontrol zentroak eta segituan ikerketa abiatu dute bilaketa eta salbamendu zerbitzuek", azaldu du Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea