Mundua -

Erreferenduma

Liberak behera egin du independentismoak indarra hartu eta gero

Dolarraren aurrean azken hamar hilabeteetako beherakadarik handiena izan du libera esterlinak, "Sunday Times" egunkariak egindako inkestaren emaitzak asteburuan argitaratu eta gero.

Gazte bat Edinburgon. Argazkia: EFE
Gazte bat Edinburgon. Argazkia: EFE
Gazte bat Edinburgon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libera esterlinaren kotizazioa nabarmen ahuldu da boto independentistak indarra hartu eta gero, Eskozian irailaren 18an egin behar duten erreferendumean independentismoak irabaziko duela iragarri baitu asteburuan kaleratutako inkesta batek.

Inkestaren emaitzak jakitera eman ondoren, dolarraren aurrean azken hamar hilabeteetako beherakadarik handiena izan du liberak. Horrela, 1,6138 dolarren truke aldatu da, azarotik izan duen baliorik ahulena. Honenbestez, libera esterlina 1,2461 euroren truke aldatu da.

Independentziaren aldeko emaitza nagusituko balitz, 2,1 bilioi dolarreko zorra banatzeko negoziazioak berehala hasiko lirateke, baita Ipar itsasoan dauden petrolio-ustiapenen banaketa eztabaidatzeko elkarrizketak ere.

Inkesta

Sunday Times egunkariak igandean argitaratutako inkestaren arabera, independentistek garaipena lortuko dute botoen % 47 eskuratuta, ezezkoak bozen % 45 lortuko ditu eta boto-emaileen % 8 ezbaian daude oraindik. Independentistei garaipena ematen dien aurreneko inkesta erreferenduma egiteko bi aste baino gutxiago geratzen direnean kaleratu dute.

Datozen egunetan Eskoziari "botere handiagoa emateko plan" bat abian jarriko dutela aurreratu zuen George Osborne Erresuma Batuko Ekonomia ministroak.

Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiaren hitzetan, egitasmoa "azken orduko eskupeko beltza baino ez da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskoziako independentzia erreferenduma