Mundua -

Arquimedes operazioa

Mila atxilotutik gora, antolatutako krimenaren kontrako operazioan

Europar Batasunaren baitan antolatutako krimen taldeen kontra inoiz egin den polizia operaziorik handiena da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Europolek 1.027 lagun atxilotu ditu krimen antolatuarekin lotuta

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 herrialdetako segurtasun indarrek 1.027 pertsona atxilotu dituzte antolatutako krimenaren kontra Europar Batasunean inoiz egin den polizia operaziorik handienean.

Arquimedes operazioan giza trafikoaren biktiman diren 30 haur erreskatatu eta 600 kg kokaina, 200 kg heroina eta 1,3 tona kalamu atzeman dituzte, Europol Europako Poliziak asteazken honetan jakinarazi duenez.

"Operazioaren tamainak ez dauka aurrekaririk 1.000 atxilotu baino gehiago daude. Operazioa talde kriminal gogorrenentzako mezu bat ere bada, hots, beren legez kanpoko jarduerei aurre egingo diegula", adierazi du Rob Wainwright Europoleko zuzendariak ohar batean.

Polizia operazioan Europar Batasuneko 28 herrialdeetako Polizia indarrek eta Australiako, Kolonbiako, Norvegiako, Serbiako, Suitzako eta AEBkoek parte hartu dute. Antolatutako krimen taldeen kontrako eta horien azpiegituren kontrako operazioa hainbat tokitan gauzatu da, eta Europolek gidatu du operazioa, Eurojust, Frontex eta Interpol taldeekin elkarlanean.

Sarekadak ondorengo tokietan egin dira: aireportuetan, muga postuetan, portuetan, eta Europolen eta Europar Batasuneko herrialdeetako inteligentzia zerbitzuen txostenetan agertutako hiri eta herrietako delinkuentzia guneetan. Polizia operazioak hainbat jomuga izan ditu, hala nola, pertsona trafikoa, arma trafikoa, droga trafikoa, legez kanpoko immigrazioa eta sareko delinkuentzia.

Polizia operazioan legez kanpoko 10.000 etorkin antzeman ditu Poliziak. Hortik, giza trafikoa ahalbidetzen zuten pertsonak identifikatu eta 170 pertsona atxilotu dituzte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea