Mundua -

Eskoziako erreferenduma

Eskoziari botere sinbolikoak emango dizkiotela dio SNPren aholkulariak

Xavier Solano i Bellok aitortu du 'baietzaren' porrota kolpe gogorra izan dela Eskoziako Alderdi Nazionalarentzat (SNP).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 18an Eskoziaren independentziari buruz egindako erreferendumaren ondotik, Ingalaterrak "botere sinbolikoak" soilik emango dizkio Eskoziari, Xavier Solano i Bello Eskoziako Alderdi Nazionalaren (SNP) aholkulariaren iritziz. "Ez dugu aurreikusten Ingalaterrak ez du hitza beteko, eta betetzetan botere sinbolikoak izango dira, ez benetakoak", gaineratu du.

Erreferendumaren ondotik, 1979an pasatu zena errepikatuko dela uste du. Orduan, asanblada legegilea berrezarri nahi zuten galdetu zitzaien eskoziarrei eta, baietza gailendu bazen ere, Eskoziako Parlamentua berreskuratzeko baiezko botoak hautesleen % 40a baino gehiago izatea beharrezkoa zen. Parte-hartzea %63,8koa izan zenez, eta baietza % 51,6koa, Eskoziako Parlamentua ez zen 1997a arte berreskuratu, hain zuzen ere, beste erreferendum bat egin zen arte. "Eskoziak botere berriak jaso beharrean, Margaret Thatcheren hamar urte eta John Majorren beste hainbeste urte" pairatu zituen", azaldu du Solano i Bellok.

Baietzaren porrota SNP alderdiarentzat kolpe gogorra izan dela aitortu du, baina azken 5 urteetan boto independentistak nabarmen gora egin duela azpimarratu du. Azaldu duenez, 2009an boto-emaileen % 20a zegoen Erresuma Batua uztearen alde eta gaur egun kopuru hori % 40tik gorakoa da (1.600.000 hiritar).

Solano i Bellok ziurtatu duenez, SNP alderdiak Eskoziako interesen alde lanean jarraituko du eta alderdi unionistek emandako hitzaren zaindari izango da. "Botere horiek benetakoak eta eraginkorrak izaten saiatuko gara, frustrazioa eragozteko eta botere berri horiekin Eskoziako baliabideak kudeatzeko hobeak garela jendeari sinistarazteko", azaldu du. Dena den, ez dio uko egiten etorkizunean Eskozia herrialde independente izateari.

Ildo horretatik, ez du baztertzen urte batzuk barru beste erreferendum bat egitea botere transferentzia eraginkorra ez bada eta Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzea erabakitzen badu. Solano i Belloren esanetan, Eskozian europazaleen kopurua Ingalaterrakoa baino handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Eskozia Bigarrena Eskoziako erreferenduma