Mundua -

Medikuntza

Uteroa transplantatu zioten emakume suediar batek haurra izan du

Lehen kasua da munduan eta ama zein haurra ongi daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uteroa transplantatu zioten 35 urteko emakume suediar batek haurra izan du, Goteborgeko Unibertsitateak iragarri duenez. Gisa horretako lehen kasua da munduan.

BBC hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, emakumea uterorik gabe jaio zen, baina obarioak egoera onean zituen. "In vitro" ernalkuntza bidez haurdun gelditu zen udaberrian eta irailean, garaia baino lehen jaio bada ere, haurra zein ama ondo daude.

"In vitro" sistemaren bitartez hamaika enbrioi ekoiztu zituzten, eta izoztu egin zituzten transplantearen ondoren erabil ahal izateko. Utero emailea 61 urteko emakume bat izan zen.

Transplantea egin eta urtebetera, izoztutako enbrioi horietako bat ezarri zioten emakumeari eta haurdun gelditu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea