Mundua -

istripua

Bi hegazkinek talka egin dute Dublinen, aireratzera zihoazenean

Ez da inor zauritu, baina hegazkinek (Ryanair konpainiarenak dira) kalteak egin dituzte eta gertakariak gainerako hegaldietan atzerapenak eragin ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair konpainiako bi hegazkinek elkar jo dute Dublingo (Irlanda) aireportuan, aireratzeko pistarako bidean zihoazela. Ez da inor zauritu, baina gertakariak gainerako hegaldietan "atzerapenak" eragin ditu.

Konpainia horretako bozeramaileak azaldu duenez, bi hegazkinak "oso astiro" zihoazen aireratzeko pistarako bidean, eta horietako baten aleroiak bestearen adatsa "ukitu" du.

Larrialdi zerbitzuak istripua izan den lekura bertaratu dira, "badaezpada", baina ez da horien beharrik izan.

Ryanairrek barkamena eskatu die bezeroei, eta Irlandako Aire Agintaritzak (IAA) ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea