Mundua -

AEB

Poliziak beste gazte beltz bat hil du Saint Louisen

Bi hilabeteko epean polizia indarkeriaren bigarren biktima da honakoa. Hilketak protestak eragin ditu hiriko kaleetan.

Abuztuan Michael Brown afroamerikarra tiroz hil zuen Poliziak. EFE
Michael Brown
Abuztuan Michael Brown afroamerikarra tiroz hil zuen Poliziak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Une horretan lanean ez zebilen polizia agente batek 18 urteko gazte beltz bat hil du bart Saint Louis hegoaldean (Missouri). Abuztuan beste gazte bat hil zuen, eta, orduantxe bezala, hilketa horrek protestak eragin ditu, ABC telebista-kateak jakinarazi duenez.

Poliziaren bertsioaren arabera, tiroketa bart izan da, AEBn 19:30 zirenean (00:30 GMT). Polizia Shaw auzoan segurtasun zaintzaile pribatu lanetan ari zela, gazte talde bat hurbildu zaio eta batek ihes egin du.

Agentea haren atzetik joan da, eta, borroka baten ostean, susmagarriak arma bat atera du eta hiru tiro egin ditu, pistola trabatu zaion arte, Poliziaren arabera.

Poliziak tiro egiteari ekin dio orduan, eta 17 tiro bota ditu. Gaztea bertan hil da.

Orain bi hilabete antzeko gertakari bat jazo zen Saint Louiseko Ferguson auzoan. Orduko hartan, agente batek Michael Brown afroamerikarra hil zuen tiroz. Hilketak istilu larriak eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak