Mundua -

Pedofilia

Lehen aldiz zigortu dute pedofilo bat neska birtual bati esker

Australiako epaile batek gizonezko bat zigortu du, 10 urteko filipinar bat zelakoan Sweetie izeneko neska birtual batekin harremanetan jarri zelako.

'Sweetie' neskato birtuala erabili du Poliziak pedofiloak atzemateko.
'Sweetie' neskato birtuala erabili du Poliziak pedofiloak atzemateko.
Pedofilo zigortu dute neskatila birtual bati esker

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako gizonezko bat pedofiliagatik zigortu dute, Sweetie izeneko neska birtual bati esker. Gizakien Lurra Fundazioak sortu zuen aipaturiko neska birtuala 2013an, Interneten jarrera pedofiloak atzemateko.

Gizakien Lurra Fundazioko talde batek hainbat txat aztertu zituen hamar astez, Sweetie izeneko hamar urteko neskato filipinar birtualaren profila erabilita. Denbora horretan, 20.000 gizonezko jarri ziren harekin harremanetan, eta gehienek sexu-asmoak zituzten. Fundazio horretako taldeak 71 herrialdetako 1.000 pedofilo identifikatu zituen, tartean 7 espainiar.

Informazio hori eta txateko erregistro guztiak Europolera bidali zituzten, eta horrek herrialde horietako Poliziei helarazi zien.

Horren ondorioz, hainbat gizonezko atxilotu zituzten, eta horietako bat zigortu du epaile batek Australian. Horren iritziz, ez du axola 'Sweetie' neskato birtuala izatea, eta, ondorioz, Brisbane hiriko gizona zigortzea erabaki du.

"9 urteko neska bat dela uste baduzu, orduan hori da legea, hori nahikoa da", adierazi du epaileak epaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea