Mundua -

Hauteskundeak Brasilen

Dilma Rousseff nagusi, Nevesekin lehia estua izan ostean

Botoen % 98 zenbatuta, Dilma Rousseff egungo Brasilgo presidenteak botoen % 51,45 eskuratu ditu eta Aecio Nevesek, berriz, % 48,55.

Dilma Rousseffek presidente karguan jarraituko du. Argazkia: EiTB
Dilma Rousseffek presidente karguan jarraituko du. Argazkia: EiTB
Dilma Rousseff izango da berriz Brasilgo presidentea

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Rousseff egungo Brasilgo presidenteak karguan jarraituko du beste lau urtez, igande honetan presidentea aukeratzeko hauteskundeetako bigarren itzulian Aecio Neves PSDB alderdiko hautagaiari nagusitu ostean. Hauteskundeetako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, botoen % 98 zenbatuta, Dilma Rousseff egungo Brasilgo presidenteak botoen % 51,45 eskuratu ditu eta Aecio Nevesek, berriz, % 48,55.

Inkestek iragarri bezala, 1985az geroztik izan diren hauteskunde presidentzialik estuenak izan dira.

Parte-hartzea derrigorrezkoa da Brasilen, eta % 79,01ekoa izan da. Botoen % 93,63 baliozkoak izan dira, % 4,65 baliogabeak eta % 1,72 txuriak.

Brasilgo hautesleku gehienak Brasilian 17:00ak zirenean (19:00 GMT) itxi dituzte, baina herrialde barruan dituzten ordu diferentziak kontuan hartuta, hautesleku batzuk hiru ordu geroago itxi dituzte.

Agintarien esanetan, azken urteetako hauteskunde lasaienak izan dira. Hauteskunde eguneko gertaera larriena 20 urteko gizonezko baten hilketa izan da. Antza denez, Mossoro hiriko hauteslekuan zegoela tiro egin diote. Dena den, agintariek ukatu egin dute hauteskundeengatik hil dutenik. Ustez, talde bat atzetik segika zuen eta haiengandik ihes egiteko sartu da hautesleku barrura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea