Mundua -
Uruguaiko hauteskundeak
Vazquez presidente ohia Lacallerekin lehiatuko da bigarren itzulian
Jose Mujica presidentearen ondorengoa bigarren itzulian aukeratuko dute herritarrek.
Erredakzioa
Tabare Vazquez presidente ohi eta Jose Mujica presidentearen alderdiaren hautagaia Luis Alberto Lacalle Pou kontserbadorearekin lehiatuko da Uruguaiko hauteskundeen bigarren itzulian.
Botoen % 18,1 zenbatuta, Vazquezek 162.086 lortu ditu, eta, Lacallek, 139.449, Hauteskunde Batzordeak iragarri duenez. Hirugarren hautagaia, Pedro Bordaberry, oso atzean da, 57.398 botorekin. Behin betiko emaitzak eguerdi partean jakinaraziko dituzte.
Emaitza horiek bat egin dute inkestekin, bigarren itzulira Vazquez eta Lacalle pasatuko direla aurreikusi baitzuten.
Mujica presidentearen alderdiak galdu egingo lituzke Kongresuan eta Senatuan dituen gehiengoak, eta, beraz, akordioak lortu beharko lituzke gobernatzeko.