Mundua -

Bakearen Nobel sariak

CIAren galdetegietan torturekin amaitzeko eskatu diote Obamari

Bakearen Nobel Saria irabazi duten hamabi pertsonak gutun bat bidali diote AEBko presidenteari, torturekin amaitzeko eskatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen Nobel Saria jaso duten hamabi pertsonak gutun bat bidali diote Barack Obama AEBko presidenteari, Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) galdetegietan torturekin amaitzeko eskatuz.

Saridunek praktika horien erabilera zehazteko ere eskatu diote Obamari eta Senatuak egindako txosten bat argitaratu egin dute. Bertan, I-11ko atentatuen ondoren atxilotutako ustezko terroristei egindako torturak jasotzen dira.

Txosten horretan agertzen den informazio guzti horrek “mundu osoko erregimenetan” tortura berma lezakeela ohartarazi dute.

Gutuna Desmond Tutu Hegoafrikako apaizak eta Jose Ramos Horta Timorko presidente ohiak idatzi egin dute. Lehenengoak 1984. urtean irabazi zuen Bakearen Nobel Saria eta bigarrenari 1996an eman zioten.

Tutu eta Ramos-Hortarekin batera, beste hamar saridunek sinatu dute aipatu gutuna: Mohamed ElBaradei egiptoarrak (2005ean lortu zuen Nobel Saria), Leymah Gbowee liberiarrak (2011), Oscar Arias Sanchez costarricarrak (1987), John Hume irlandarrak (1998), F.W. de Klerk hegoafrikarrak (1993), Jody Williams estatubatuarrak (1997), Carlos X. Belo apaizak (1996), Berry Williams irlandarrak (1976) eta Adolfo-Perez Esquivel argentinarrak (1980) bat egin dute Obamari bidalitako dokumentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barack Obama