Mundua -

Gertakaria

Gutxienez hiru lagun hil dira Suitzan izandako tiroketa batean

07:00ak aldera izan da tiroketa, ikastetxe batetik oso gertu, bertako Poliziak zabaldu dituen datuen arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru lagun hil dira Suitzan, Berna kantoiko Wilderswil herrian izan den tiroketa batean. Ikastetxe batetik gertu izan da tiroketa, RTS irrati-telebista publiko suitzarrak jakitera eman duenez.

Bertako Poliziak zabaldu dituen datuen arabera, 07:00ak aldera izan da tiroketa, eta, ondoren, ingurua itxi eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea