Itxi

2014/11/13

08:19

Mundua

Ingalaterran

Hiesaren proba egitera deitu dituzte odontologo baten 22.000 paziente

Erredakzioa

Ingalaterrako hortz-klinika bateko 22.000 pazientek hiesaren eta B eta C hepatitisaren probak egin beharko dituzte, klinikak “higiene arazoengatik” itxi ondoren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ingalaterrako hortz-klinika bateko 22.000 pazientek hiesaren eta B eta C hepatitisaren probak egin beharko dituzte, klinikak “higiene arazoengatik” itxi ondoren.

Erresuma Batuko osasun zerbitzuak jakitera eman duenez, uztailean itxi zuten Daybrook Dentral Practice klinika, Desmond D’Mello odontologoak egindako “akatsak” direla medio.

Klinika horrekin lotuta, 23 urteko gazte baten heriotza ikertzen ari da Erresuma Batuko Polizia. Odontologo horrek artatu ondoren hil zen, iazko abuztuan.

“Heriotza horren eta tratamenduaren artean loturarik dagoen ikertzen ari dira”, adierazi du Poliziak.

Heriotzaren berri izan eta berehala “pazienteak babesteko neurriak” hartu zituztela azpimarratu du osasun zerbitzuak. Hala ere, paziente horiek B eta C hepatitisa edota hiesa izateko arriskua dutela ohartarazi dute, eta, hortaz, probak egitera deitu dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;