Mundua -
India
Arratoi-pozoia egon daiteke Indiako emakumeen heriotzaren atzean
Tronpen lotura ebaketa egin ostean 13 emakume hil dira berriki Indian.
Erredakzioa
Indiako osasun agintariek baieztatu dutenez, litekeena da tronpen lotura ebaketa egin zuten 13 emakume arratoi-pozoiarekin kutsatutako medikamentuak irentsita hiltzea.
"Emakumeen sintomak zink fosfatoa irensten dutenen antzekoak ziren, eta gai kimiko hori arratoi-pozoietan erabili ohi da", adierazi du Alok Shukla Chhattisgarheko Osasun idazkariak.
Halaber, agintariak Ciprocin-500 botikaren susmoa dute. Bertako enpresa batek ekoizten du eta hildako emakume guztiek eta ebaketa izan ostean ospitalean jarraitzen duten 70 emakume inguruk hartu zuten. Atzo, bi emakume hil ziren eta beste zortzi emakume gaixotu egin ziren aipaturiko botika hartu eta gero, Sonmoni Bora inguru horretako agintariaren arabera. "Dirudienez, botikak hartu ostean hil ziren, baina pilulen analisien emaitzen zain gaude", gaineratu du.
Bestalde, Ciprocin-500 botika ekoizten duen Mahavar Pharama enpresa farmazeutikoko bi zuzendariak atxilotu dituzte, eta enpresaren instalazioak zigilatu egin dituzte.