Mundua -

Hauteskundeak Errumanian

Iohannisek irabazi ditu Errumaniako presidentetza-hauteskundeak

% 96, 5 zenbatuta dagoela, hautagai liberalak botoen  % 54,66 eskuratu du.

Klaus Iohannis. Argazkia: EFE
Klaus Iohannis. Argazkia: EFE
Klaus Iohannis. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klaus Iohannis hautagai liberalak irabazi ditu Errumaniako presidentetza-hauteskundeak, botoen % 54,66 eskuratuta. Iohannisen lehiakide nagusiak, Victor Ponta hautagai sozialdemokrata eta lehen ministroak, botoen % 45,33 lortu ditu.

Botoen % 96, 5 zenbatuta dagoela, Iohannisen garaipena baieztatu du Hauteskunde Batzordearen Bulegoak. Hautagai liberalak berak bere burua irabazletzat jo du bart.

Dena dela, ikusteke dago Iohannis presidente den edo ez. Izan ere, ebazpen judizial baten zain dago hautagaia. Sibiu herriko alkate zenean uraren kudeaketarako udal enpresa bateko presidentea izan zen, eta bi karguak aldi berean edukitzeagatik, bateraezintasun printzipioa urratu ote zuen ikertzen ari dira. Hala ebatziko balute, presidente izateko aukera gabe geratuko litzateke Iohannis.

Hortaz, justiziak trabarik jartzen ez badu, Errumaniako laugarren presidente bilakatuko da, eta bost urtez izango da boterean.

Parte-hartze handia

Boto eskubidea zuten errumaniarren % 63,96k parte hartu dute hauteskundeetako bigarren itzulian. Abstentzio zabala izaten da Errumanian, baina oraingo honetan, parte-hartzea inoizko handiena izan da.

"Gau honetan, zuei esker, Errumania berri bati ekingo diogu", adierazi du bart Iohannisek. Egungo lehen ministroak ere bere porrota onartu du .

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea