Mundua -

Habanan

FARCek elkarrizketen etenari buruzko iritzia emango du arratsaldean

Militar baten bahiketaren ostean Kolonbiako Gobernuak bake-elkarrizketak eten ostean, gerrillariek prentsaurrekoa emango dute gaur, Habanan, Euskal Herrian 15:00ak direnean.

FARCen ordezkariak, Habanan. Argazkia: Efe
FARCen ordezkariak, Habanan.
FARCen ordezkariak, Habanan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) prentsaurrekoa iragarri dute gaurko (Euskal Herrian 15:00ak direnerako), Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Ruben Dario Alzate jeneralaren bahiketagatik bake-elkarrizketak eten ondoren.

Prentsaurrekoa Habanako Nazioarteko Prentsa Zentroak antolatu du, eta zeren ingurukoa izango den zehaztu ez badu ere, azken egunotako gertakariak izango dira hizpide nagusi.

Alzate igandean bahitu zuten, beste kide batekin eta funtzionario zibil batekin batera, zibilez jantzita eta gerrillari ugari dagoen eskualde batean, Chocon.

FARCek atzo adierazi zuenez, Ruben Dario Alzate jeneralak bere burua entregatu zuen; izan ere, bake prozesuari boikota egin nahi omen dioten horietako bat omen da jenerala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea