Mundua -

Italia

Koliseoan grabatu bat egin, eta 20.000 euroko isuna jaso

Zaintzaile batek harrapatu zuen 17 x 25 zentimetroko ‘K’ hizkia grabatzen ari zenean. “Grabatuak egituraren geruza bat ezabatu du”, esan du Carabinieri-ak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko turista batek 20.000 euroko isuna eta lau hilabeteko kartzela zigorra jaso du Koliseoan, Romako monumenturik ezagunenean, ‘K’ hizkia grabatzeagatik.

Italiako Justiziak baimenduko dio espetxe zigorra ez betetzea, hori dela eta, aske utzi dute gaur goizeko lehenengo orduan, baina isuna ordaindu beharko du datozen hiru hilabeteetan, hedabide italiarren arabera.

Zaintzaile batek harrapatu zuen 17 x 25 zentimetroko ‘K’ hizkia grabatzen ari zenean, bere arrastoa Flavio Anfiteatroan uzteko asmoz.

Zaintzaileak abisua eman eta carabinieriek gizona atxilotu dute, eta hiritar errusiarrak polizia-etxean igaro du gau osoa.

“Eraikinean eragindako kaltea nabarmena da, kalte arina bada ere. . “Grabatuak egituraren geruza bat ezabatu eta haren iraupena eta irudia kolokan jarri du”, Maria Rosaria Barbera superintendenteak ziurtatu duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Nazioartea Delituak bideoak