Mundua -

Zazpitik, lau

Belgikan beste erreaktore nuklear bat gelditu dute, sute bat dela eta

Tihange 3 Belgikan geldiarazitako laugarren erreaktorea da; Doel 3 eta Tihange 2 erreaktoreek zerbitzutik kanpo jarraitzen dute eta Doel 4ren kontra sabotajea egin zuten.

Herrialde belgikarrean geldiarazitako zentraletako bat. EFE
Herrialde belgikarrean geldiarazitako zentraletako bat. EFE
Herrialde belgikarrean geldiarazitako zentraletako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tihange zentral nuklearretik gertu piztutako sute baten ondorioz, erreaktoreetako bat geldiarazi behar izan dute. Horrela, Belgikako zazpi erreaktore nuklearretako hiru bakarrik daude martxan.

Sutea bart piztu da, Tihange 3 zentraletik gertu dagoen dorre elektriko batean, eta instalazioetako transformadore bat kaltetu da, baina ez die zentralaren zein langileen segurtasunari eragin, Gobernutik esan dutenez.

Erreaktorea gelditzeak 1.045 megawatt ez ekoiztea ekarriko du, Energia Ministerioaren arabera, baina ez da horniduran arazorik izango, inguruko herrialdeekin dituzten konexioak “bikain” baitabiltza, eta horrek Belgikara energia inportatzea errazten du.

Zentrala kudeatzen duen GDF Suez enpresaren arabera, protokoloek ondo funtzionatu dute, eta Tihangeko hirugarren erreaktorea automatikoki gelditu da.

Tihange 3 Belgikan gelditu den laugarren erreaktorea da; Doel 3 eta Tihange 2 erreaktoreek zerbitzutik kanpo jarraitzen dute, arazo txiki batzuk dituztelako, eta Doel 4ren kontra sabotajea egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Belgika