Mundua -

Erresuma Batua

UKIPeko hautagai batek dimisioa eman du grabazio polemiko batzuengatik

Datorren urteko Erresuma Batuko hauteskundeei begira, Wouth Basildon eta East Thurrockeko zerrendetan zen joatekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kerry Smith UKIP alderdiko hautagaiak dimisioa eman du, alderdikide eta herritarren aurka egindako adierazpen batzuen ondorioz.  Datorren urtean Erresuma Batuan egingo dituzten hauteskundeei begira, Wouth Basildon eta East Thurrockeko zerrendetan zen joatekoa.

Dimisioa atzo eman zuen, Mail on Sunday egunkariak bere adierazpen polemikoekin grabazio bat zabaldu ondoren. Telefonoz egindako adierazpen horietan, homosexualen aurka, Chigwell herriko biztanleen aurka eta UKIPeko beste kide batzuen aurka egin zuen Smithek.

Orain bi urte egindako grabazioa da. Bertan, Olly Neville alderdiko gazteen arduraduna gogor kritikatzen du Kerry Smithek, batez ere Nevillek homosexualentzat Facebookeko orrialde bat sortu zuelako.

Bestalde, Chigwelleko UKIPeko militante batek egindako panfletoak “nazkagarriak” direla esaten entzun daiteke grabazio horietan.

Hitz horiek “estresak jota” eta “botikak hartzeagatik” esan zituela argudiatu du Smithek. Hala ere, dimisioa ematea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea