Itxi

2014/12/24

12:24

Mundua

Estatu Batuetan

George H.W Bush ospitaleratu dute, arnas-gutxiegitasunagatik

Erredakzioa

1989tik 1993ra Estatu Batuetako presidentea izan zenak 90 urte ditu eta "behaketan egoteko" jarraituko du ospitalean.

  • George H.W Bush. Argazkia: EFE.

    George H.W Bush. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

George H.W. Bush Estatu Batuetako presidente ohia Houstongo eritetxe batean ospitaleratu dute, arnas-gutxiegitasunagatik, bere senideetako batek jakinarazi duenez.

Bushek 90 urte ditu eta AEBko presidentea izan zen, 1989tik 1993ra arte. Alderdi Errepublikanoan batzarkide, Nazio Batuen aurreko enbaxadorea, CIAren zuzendaria eta Ronald Reaganen bi agintaldietan presidente ordea ere izan zen. George W. Bush presidente ohiaren aita da ere.

AEBko 41. presidentea "behaketan egoteko" jarraituko du ospitalean, medikuek arretaz zaintzeko, Jim Mcrath bozeramaileak esan duenez. 2012an, eta urteko garai honetan bertan, zazpi astez egon zen ospitaleratuta bronkitis batengatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;