Mundua -

Tsunamia

Indonesia, hamar urte tsunamia izan zenetik

Hamar urte bete dira mende honetako hondamendi natural handiena gertatu zenetik: Ozeano Bareko herrialdeak astindu zituen tsunamia, alegia.

Indonesian eta Thailandian 230.000 hildakoak gogoratu dituzte

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar urte bete dira mende honetako hondamendi natural handiena gertatu zenetik: Ozeano Bareko herrialdeak astindu zituen tsunamia, alegia.

Richter eskalan 9,1eko indarra izan zuen lurrikarak tsunamia eragin zuen eta horrek hondamendia. Guztira, 230.000 hildako utzi zituen, tartean sekula aurkitu ez dituzten 40.000 pertsona.

Kalte handiena Indonesian pairatu zuten, Aceh hirian. Bart, milaka pertsona elkartu dira tsunamitik zutik geratu zen eraikin bakarrean, meskitan, hain zuzen ere. Hildakoen omenez ekitaldia egin dute. Hiri horretan bakarrik 168.000 pertsona hil ziren 2004ko abenduaren 26ean.

Indonesia tsunami aniversario EFE

Indonesia tsunami aniversario EFE

Tsunamiaren Museoan ekitaldiak egingo dituzte. EFE

Sismografoa 1975. urtean asmatu zuten eta, ordutik, erregistratu den lurrikararik handiena izan zen 2004ko abenduaren 26ko hura. 9,1 gradukoa izan zen, eta gehien iraun duen bigarren dardara ekarri zuen: 8,3 puntukoa eta 10 minutukoa.

Indonesia tsunami aniversario EFE

Indonesia tsunami aniversario EFE

Afrika ekialderaino ailegatu zen olatuen indarra, han ere heriotza eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Indonesian?