Mundua -
Hauteskundeak Kroazian
Josipovic eta Grabar-Kitarovic hautagaiak bigarren itzulira igaro dira
Josipovic egungo Kroaziako presidenteak botoen % 38,5 eskuratu ditu eta, Grabar-Kitarovicek, berriz, bozen % 37. Beraz, urtarrilaren 11n ezagutuko da presidente berriaren izena.
Erredakzioa
Hauteskunde presidentzialak ospatu dituzte igande honetan Kroazian, baina lau hautagaietatik inork ere ez du gehiengoa lortu, eta, beraz, Ivo Josipovic egungo presidentea eta Kolinda Grabar-Kitarovic hautagai kontserbadorea bigarren itzulira igaro dira.
Botoen % 99 zenbatuta, Josipovic egungo presidenteak botoen % 38,5 eskuratu ditu. Hala ere, bigarrenarekiko aldea oso txikia izan da, izan ere, Grabar-Kitarovic hautagai moderatuak boto-emaileen % 37,2ren babesa izan du. Hauteskunde presidentzialetako bigarren itzulia datorren urtarrilaren 11n ospatuko da.
Lehen itzuli horretan, lehiatik kanpo gelditu dira Ivan Sincic etxegabetzeen kontrako mugimenduko burua; botoen % 16,9 eskuratuta, eta Milan Kujundzic eskuineko alderdi bateko burua; botoen % 5,7rekin.
"Interesgarria izango da ikustea bigarren itzulian nork eskuratzen dituen Sincicen botoak", adierazi du Ivo Josipovic presidentearen bozeramaileak.