Mundua -
Errusia
Navalni oposiziko buruzagia atxilotu dute Moskun, protesta batean
Parlamentuz kanpoko oposizioaren buruzagia etxean giltzapetuta egotea zigortu dute goizean, baina ihes egin du Putinen Gobernuaren kontrako manifestazio batean parte hartzeko.
Erredakzioa
Alexei Navalni Errusiako Parlamentuz kanpoko oposizioaren buruzagia atxilotu dute gaur Moskun, debekatutako manifestazio batean parte hartzera joan denean eta etxean giltzapetuta egon behar zuenean, goizean jakinarazitako epai baten ondorioz.
Navalni etxean giltzapetuko dute berriro, Poliziak jakinarazi duenez. Joan den otsailetik izan da bertan atxikita eta ezin du gutunik jaso edo igorri; telefonoa eta Internet erabiltzea debekatuta dauka. “Atxilotu egin naute, baina horrek ez du ezer esan nahi”, idatzi du Twitterren duen profilean.
Navalniri hiru urte eta erdiko baldintzapeko askatasuna ezarri diote, zenbait delitu ekonomiko leporatuta; haren anaia Olegek, berriz, espetxean bete beharko du zigorra.
100 atxilotu baino gehiago
Bestalde, Kremlinen aurrean deitutako manifestazioan 1.500 lagun inguru elkartu dira eta Poliziak 100 bat manifestari atxilotu ditu.
“Putin kanpora”, “Urte berria Putin gabe”, “Gu gara botera” edo “Lotsagarria” bezalako leloak oihukatu dituzte.