Mundua -

India

Neskako bat bahitu eta bortxatzea egotzi diete bi poliziari Indian

14 urteko gaztea pixa egiteko etxetik zenean, bi agenteek atxiki eta polizia-etxera eraman zuten, bortxatzeko. Bi poliziek ihes egin dute.

Indian eguneroko ogi dira bortxaketak.
Indian eguneroko ogi dira bortxaketak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi polizia bilatzeko eta atxilotzeko agindua dago Indian, 14 urteko neska bat bahitu eta bortxatzea egotzita, Uttar Pradesh estatuko (herrialdearen iparraldean) bertako komunikabideek jakinarazi dutenez.

Abenduaren 31an, pixa egitera etxetik irten zen 14 urteko neskatoa. Agenteek atxiki eta polizia-etxera eraman zuten, bortxatzeko, biktimaren amak azaldu duenez.

Lallan Singh Polizia superintendenteak adierazi duenez, ikerketa abiatu dute gertakaria argitzeko eta oraindik ez dute jaso neskatoari egin dizkioten osasun-frogen emaitzak. Auzia argitu bitartean, kargutik apartatu dituzte bi agenteak.

Maiatzean, tankerako kasu bat izan zen Uttar Pradesh estatuan. Bi neskato bortxatu eta urkatu zituzten, etxetik pixa egitera atera ostean. Auziak eztabaida latza eragin zuen Indian, etxean komunik ez edukitzeak emakume asko babesgabe uzten dituelako. 2011ko datuen arabera, etxeen % 53n ez dute komunik eta biztanleriaren % 60k kalean egin behar dute pixa.

Bortxaketak eguneroko ogi dira Indian. 2012ko abenduaren 16an gizon talde batek neskato bat bortxatu zuen New Delhin, eta horren ondorioz, inoizko protestak izan ziren herrialdean. Gobernuak legea aldatu behar izan zuen, zigorrak gogortuz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
India bideoak