Itxi

2015/01/04

19:34

Mundua

Fundamentalismo islamiarra

Boko Haramek egoitza militar bat indarrez hartu du Nigerian

Erredakzioa

Militante integristek erasoa abiatu dute eta gatazka bortitz baten ondoren, egoitzaren kontrola lortu dute. Oraindik ez dakite zenbat lagun hil dituzten.

  • Boro Haram taldeak 13.000 lagunetik gora hil ditu jada. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boko Haram talde fundamentalista islamiarrak Nigeriako iparraldean kokatutako egoitza militar baten kontrola eskuratu du. Egoitza Ekintza Bateratzailerako Nazio Anitzen Indarrarena da (MNJTF, ingelesez), eta Bornoko estatuan dago, Nigeriako iparraldean, iturri militarrak aipatuta Premium Times tokiko egunkariak jakinarazi duenez.

Chad Lakuaren Arroaren Batzordeko lau kidek sortu zuten MNJTF eta, mugak zaintzeaz gain, arma-trafikoaren eta terrorismoaren aurka borrokatzea du helburu.

Militante integrista armatuek erasoa abiatu dute goizalde aldera. Soldaduak bertatik kanporatu dituzteeta Bagako udalerrian kokatutako egoitza hartu dute, Armadako goi-kargu batek aditzera eman duenez.

"Gatazka bortitz baten ondorioz lortu zuten egoitza hustea", azaldu du iturri horrek, "baina oraindik ez dugu hildako kopururik". Nigeriako Armadak, ordea, ez du berria berretsi, eta ez du hildakoen informaziorik eskaini.

13.000 biktima baino gehiago

Boko Haramek 13.000 lagunetik gora hil ditu azken bost urteetan taldeak abiatutako indarkeria-kanpainan. 2013an izandako eraso batean 200 pertsonatik gora hil ziren, eta milaka etxebizitza suntsitu zituzten.

Miliziaren izenak "hezkuntza ez islamikoa bekatua da" esan nahi du, eta Nigeriako iparraldean kalifatza islamiarra ezartzea du helburu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;