Mundua -

Atentatua Turkian

Erasotzaile suizida batek polizia bat hil du Istanbulen

Emakume batek Santa Sofiako monumentutik gertu dagoen polizia-etxe bati eraso egin dio, Istanbuleko zonalde turistikoan. Erasoan beste polizia bat zauritu da.

Muere una atacante suicida tras matar a un policía en Estambul. Foto: EFE
Muere una atacante suicida tras matar a un policía en Estambul. Foto: EFE
Muere una atacante suicida tras matar a un policía en Estambul. Foto: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasotzaile suizida batek Santa Sofiako monumentutik hurbil dagoen polizia-etxe baten aurka egin du gaur, Istanbuleko zonalde turistikoan. Erasotzaileak polizia bat hil eta beste bat zauritu du.

“Emakume batek aldean zeraman lehergailu bat zartarazi du Polizia Turistikoaren komisarian. Polizia-etxera sartu eta ingelesez diru-zorroa galdu duela esan du”, azaldu dio Vasip Sahin Istanbuleko gobernadoreak CNNTurk telebistari.

Erasotzailea ongi jantzitako emakume bat izan dela azaldu dio lekuko batek telebistari. 1,70 bat metroko altuera zuela erantsi du. Antza denez, Polizia Turistikoaren egoitza non zegoen azaltzeko eskatu die oinezkoei “ingeles kaskarrean”. “Gero leherketa eta bi tiro entzun ditugu. Erasotzailea lurrean hilik zegoen”, gaineratu du lekukoak.

Ikara

Gertakariak izua zabaldu du zonaldean, izan ere, turista ugarik bisitatzen dute. Garraio publikoa eten dute, baina dagoeneko martxan dago.

Gainera, emakumeak aldean zeraman beste lehergailu bat zartarazi dute poliziek, CNNTurk telebistaren arabera.

Duela astebete, beste erasotzaile batek bi granada jaurti zituen Dolmabahce Jauregiaren aurka. Lehen ministroak bulegoa du bertan, eta hiriko beste zonalde turistiko bat da. Ez zen zauriturik izan, eta erasotzailea berehala atxilotu zuten poliziek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak