Mundua -

AEB

Gizon bat atxilotu dute Kongresuaren aurka erasoa prestatzea egotzita

Etxean egindako lehegailuak AEBko Kongresuan leherrarazteko eta ihes egiten saiatzen zirenei tiro egiteko asmoa omen zuen.

Christopher Lee Cornell. Argazkia: EFE
Christopher Lee Cornell. Argazkia: EFE
Ustez Washingtonen atentatua prestatzeagatik atxilotua

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Ikerketa Bulego Federalak (FBI) gizon bat atxilotu du Kongresuaren kontra atentatu bat prestatzea egotzita, agintariek jakitera eman dutenez. Etxean egindako lehergailuak AEBko Kongresuan leherrarazteko asmoa omen zuen, Estatu Islamikoa (EI) imitatu nahian, harekin bat egiten baitu.

Atxilotua Christopher Lee Cornell (Cincinnati) da, eta AEBren Gobernuko funtzionarioak hiltzen saiatzea egotzi diote.

ABC telebista-katearen esanetan, susmagarriak lehergailuak AEBko Kongresuan leherrarazteko eta ihes egiten saiatzen zirenei tiro egiteko asmoa omen zuen.

FBIk duela hilabete batzuk atxilotu zuen Cornell lehen aldiz, horrek Twitterren jihada goratu zuela jakinarazi ostean herritar batek agintariei, telebista-kate horren arabera.

Halaber, Cornellek beste hainbat adierazpen, bideo eta eduki argitaratu omen ditu, Estatu Islamikoari babesa emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak