Mundua -

Blokeoa

Kubari ezarritako zigorrak kentzen hasi dira Ameriketako Estatu Batuak

Horrela, AEBetako Gobernuaren baimen berezirik gabe Kubara bidaiatzeko aukera izango dute estatubatuarrek ostiral honetatik aurrera.

Bisak eskatzeko ilarak AEBek Habanan (Kuba) duten egoitzan. Argazkia: EFE
Bisak eskatzeko ilarak AEBek Habanan (Kuba) duten egoitzan. Argazkia: EFE
Bisak eskatzeko ilarak AEBek Habanan (Kuba) duten egoitzan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubaren aurkako blokeoa bertan behera uzteko aurreneko pausoak eman ditu gaur Barack Obamaren Gobernuak. Horrela, estatubatuarrak uhartera bidaiatzeko baldintzak malgutu ditu Washingtonek, eta baita telekomunikazio eta finantza-enpresek Kuban negozioa egiteko baldintzak ere.

Uhartearekin harreman diplomatikoak berreskuratzeko erabakia hartu du Obamak eta neurriak marko horretan kokatu behar dira, New York Times egunkariak jakitera eman duenez. Azken egunetan Kubako Gobernuak 53 preso politiko aske utzi ditu, eta hurrengo pausoa Washingtonek eman du.

Horrela, AEBetako Gobernuaren baimen berezirik gabe Kubara bidaiatzeko aukera izango dute estatubatuarrek ostiral honetatik aurrera. Era berean, bidaia-agentziek eta airelineek lizentzia berezirik gabe Kuban zerbitzua eskaini ahal izango dute.

Azkenik, Kubara bidaia egiten duten estatubatuarrek kreditu-txartelak erabili ahal izango dituzte eta esku-dirua xahutu ahal izango dute. AEBetara 400 dolar arteko oroigarriak eramateko baimena izango dute, 100 dolar alkoholean eta tabakoan barne.

Bestalde, telekomunikazio enpresek eta finantza erakundeek Kuban negozioa egitea errazago izango dute aurrerantzean. Estatubatuarrek kubatarrei 2.000 dolar bidaltzeko aukera izango dute hiru hilerik behin. Orain arte 500 dolar izan dira soilik.

?Politika zaharkituak?

?Funtzionatzen ari ez ziren politika zaharkituak aldatzeko beste pauso bat da gaurkoa, Kubako herriarentzat askatasun politiko eta ekonomikoa lortzen laguntzeko?, defendatu du Jacob Lew Altxorreko idazkariak.

Kubarekiko ?norabide berri bat aplikatzea nahi du presidenteak, eta pauso esanguratsuagatik? zoriondu da Etxe Zuria. ?Kubatik eta Kubara bidaiak, merkataritza eta informazioa heltzea eta ateratzea gure interesentzako onuragarria da eta kubatarren bizitza hobetuko du?, azpimarratu du Etxe Zuriak agiri batean. Agiria Washington Post egunkariak argitaratu du.

?Iraganeko politikak ez du funtzionatu azken 50 urteetan eta gure interesei eta balioei laguntzeko erarik onena harremanak berreskuratzea da?, errepikatu du Etxe Zuriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea